Lehen partidua irabazi baina Estatu Batuen kontra galdu du Arrasate Ointxek

Danel Ezpeleta Larrañaga 2025ko abu. 20a, 15:48

Bordeleko FIBA 3x3n jokatu duten lehen partiduan, Irlandakoen aurka, garaile izan dira Ointxe Arrasateko neskak. Estatubatuarren aurka, ostera, 21-12 galdu dute.

Lehenengo partidua Irlandaren kontra jakatu du Arrasate Ointxek. Partidu osoa atzetik ibiliz azkenengo momentuan berdindu dute. Luzapena hasita Muruak sartu du garaipena eman dien saskiratzea, eta 17-18 bukatu da partidua.

Arrasatearren bigarren aurkariak estatubatuarrak izan dira eta horien kontra ezin izan dute partidua irabazi, 21-12 izanik azken emaitza. 

Ointxeko kideak “harro eta pozik” agertu dira elkarteko jokalariek egindako lanarekin, eta eskerrak eman gura izan dizkie jokalariei, horien senideei, zaleei eta babesleei, emandako babes zein laguntzagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak