Herriko jarleku batzuetan esku-hartzeak egiten dihardu Arrasateko Udalak

Mireia Bikuña 2025ko abu. 8a, 08:00

Seber Altubeko, Maiatzaren 1a plazako eta San Isidroko jarlekuak dira egunotan berritzen edo aldatzen ari direnak. 

Seber Altube plazako jarleku batzuk kendu egin dituzte, oso egoera txarrean zeudelako. Haien lekuetan, Udalak gordeta zituen beste batzuk ipini ditu, beste haiek konpondu arte. "Urtean zehar jarlekuak aldatzen, eta ahal direnak konpontzen ardi gara. Oraindik asko daude konpontzeko eta aldatzeko, baina horretan dihardugu", esan du prentsa ohar bidez Arrasateko Udalak.

Bestalde, San Andres auzoko bizilagun nagusiek eskatuta, Maiatzak 1 plazako jarlekuak berritu dituzte, eta batzuk gehiago jarri dira; bai errepidera begira eta baita Arrasate pasealeku aldera ere.

Azkenik, San Isidron, erretiratuen egoitzaren aurreko plazatxoan, jarleku berriak ipin dira, detaile berezi batekin: Musakolako astotxoa dute grabatuta, auzoarendako omenaldi gisa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak