Udaltzaingoa, Zubillagako suhiltzaileak eta Arrasateko Udaleko Hirigintza zinegotzia eta hirigintza-burua egon dira lekuan, kalteen balorazioa egiten. Hurrengo egunetan idatziko dute txostena, eta beharrezko neurriak hartuko ditu Udalak.
Gesalibar auzoan dagoen etxeak su hartu du goizaldean. Zubillagako suhiltzaileek 10:00etarako kontrolatu dute sutea. Trasteleku bezala erabili izan den eraikina da. "Zorionez ez da ezbehar pertsonalik izan baina eraikinak kalte handiak jasan ditu", esan du Arrasateko Udalak.
Udaltzaingoa, Zubillagako suhiltzaileak eta Arrasateko Udaleko Hirigintza zinegotzia eta hirigintza-burua egon dira lekuan, kalteen balorazioa egiten. Hurrengo egunetan idatziko dute txostena, eta beharrezko neurriak hartuko ditu Udalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.