Gipuzkoako Foru Aldundiak artapen lanak egin ohi ditu GI-2620 errepideko instalazioetan. Instalazio horietako batzuk Olandixo tunelaren barruan daude eta mantentze-lanak egin ahal izateko ezinbestekoa da zirkulazioa erabat moztea, Mugarrietako biribilgunetik Markuleteko biribilguneraino. Ordezko gisa, GI-2620 errepide zaharra erabili beharko da.
Instalazioen artapen-lanen barne egongo da segurtasun-sistema batzuen berrikuspena.