'Nork erran eni' bideoklipa kaleratu du Erromintxelak taldeak

Mireia Bikuña 2025ko abu. 4a, 16:00

Esperoan deituriko bideoklipa (Huhezinemako publikoaren saria), eta bi abestiz osaturiko singlea kaleratu ostean, bideoklip berria atera du Arrasateko taldeak, Irati Bilbao abeslariarekin. Urrirako disko berria izango dute esku artean. 

Abesti honen jatorria Jon Mirandek idatzitako olerki batetik dator. Existentzialismoari
buruzko poema bat da, eta bakoitzak ezberdin interpretatu dezake esanahia. Hasieran, Jon Garciaren ahotsarekin interpretatua zegoen abestia, baina oraingo honetan,
Irati Bilbaoren ahotsarekin. 2024ko irailean grabatu zuten Arrasateko Juan Arzamendi Musika Etxean, Ander Monederoren gidaritzapean. Musika guztia Andoaingo
Garate Studioetan grabatua izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak