Joseba Lopez eta Julen Arriolabengoa, Donostiako klasikoan

Xabier Urtzelai 2025ko uzt. 29a, 13:14

Joseba Lopez, artxibo irudian.

Gaur aurkeztu dute datorren zapatuan, abuztuak 2, jokatuko duten Donostiako Klasikoaren 44. edizioa. Munduko 24 talde onenak izango dira irteera puntuan, eta Caja Rural-Aleako bi ordezkari debagoiendarrak lasterketan izango dira, Joseba Lopez arrasatearra eta Julen Arriolabengoa eskoriatzarra.

Frantziako Tourretik etorriko dira batzuk, Espainiako Vueltara begira egongo dira beste batzuk, eta klasikoa mimoz prestatu dutenak ere irteera puntuan batuko dira zapatuan (11:30, Tolosa kalean, Donostian). Hala, gaur Donostiako udaletxean aurkeztu duten lasterketan nabarmendu dituzten ziklisten izenen artean egon dira –behin-behineko zerrenda da– Remco Evenepoel eta Mikel Landa (Soudal Quick-Step), Julian Alaphilippe (Tudor Pro Cycling Team), Juan Ayuso eta Isaac del Toro (UAE Team Emirates), Neilson Powless eta Jefferson Cepeda (EF Education - EasyPost), Giulio Ciccone eta Tao Geoghegan Hart (Lidl - Trek), Aleksandr Vlasov (Red Bull - Bora - Hansgrohe), Pello Bilbao (Bahrain Victorious) eta Ion Izagirre eta Alex Aranburu (Cofidis). 

Lasterketan, baina, ziklista debagoiendarrak ere izango dira, Caja Rural-Aleako Joseba Lopez arrasatearra eta Julen Arriolabengoa eskoriatzarra ere zerrendan datozelako. Eta, zuzendari lanetan ibiliko dira, baita ere, Ivan Velasco Movistar Team-en, eta Markel Irizar Lidl Trek-en.

211 kilometrotako lasterketa, eta Murgil zain 

Aurtengo lasterketak 211 kilometro izango ditu, eta Andazarrate (28. km), Urraki (81.km), Alkiza (102.km), Jaizkibel (149.km) eta Erlaitz (161,km) igo ostean aurten lasterketa ostera ere Murgileko –Igeldora igotzeko– malda gogorretara bueltatuko da. Hortik eta helmugara ziklistek zortzi kilometro izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak