Jose Luis Iñarra kalea asfaltatzeko lanek eragina izango dute trafikoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 29a, 11:34

Arrasateko Jose Luis Iñarra kalea.

Iazko abenduaren 2an hasi zituzten Jose Luis Iñarra kaleko urbanizazio lanak, hamar hilabeteko epea zehaztuta horretarako, eta udazkenean amaituta egotea espero du Udalak. Orain, asfaltatzeko lanak egingo dituzte, abuztuaren 4tik 8ra bitartean.

Udalaren hitzetan, Jose Luis Iñarra kaleko asfaltatze lanek eragina izango dute trafikoan, garajeetako sartu-irtenetan eta baita hiri autobusaren zerbitzuan ere. Lanen egutegiaren eta eraginaren berri eman du: 

Abuztuak 4-5:

Jose Luis Iñarra 1-15 sarrera eta Altamirazpiko bidegurutzeraino eragingo dute lanek. Egun horietan, 08:00etatik 19:00etara, trafikoa guztiz moztuta egongo da, eta, ondorioz, ezingo da sartu-irtenik egin honako puntuetatik:

  • Altamira kalea.
  • Jose Luis Iñarra 1-15 etxebizitza urbanizazioa.
  • Jose Luis Iñarra 14, 16, 18 eta 22ko garajeetarako sarrerak.

Hala ere, beste garajeetako sarrera-irteerak erabilgarri egongo dira, Obenerreka alderantz jotzeko. Hiri autobusaren zerbitzua ere eten egingo da egun horietan, eta ez da Jose Luis Iñarra kaletik pasako. 

Abuztuak 6, 7 eta 8: 

Jose Luis Iñarra 32tik Obenerrekako bidegurutzeraino egingo dira asfaltatze lanak, 08:00etatik 19:00etara. Trafikoa, horrenbestez, guztiz moztuta egongo da, eta ezingo da sartu honako puntuetara: 

  • Jose Luis Iñarra 32ko garajeak. 
  • La Mercedeko aparkalekua (sarrera hormigoiz zolatu behar delako eta ezin delako zapaldu).

Beste garajeetarako sarbidea mantenduko da Jose Luis Iñarratik behera. Hiri autobusaren zerbitzua, berriz, ez da aktibo egongo Jose Luis Iñarra kalean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak