Uztailaren 26a berezia izaten da Arrasateko Ferrerias kalearentzat. Izan ere, 1988az geroztik, urtero ospatzen dituze kale horretako jaiak Santa Ana egunez. Atzo ere ez zuten hutsik egin, eta umeen jolasekin girotu zuten arratsaldea. Gauean, bestalde, afaria eta dantzaldia egin zituzten. Afarian, kaleko nagusienari omenaldia egin zioten, Carmen Bilbaori.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.