Lidl supermerkatuan mobilizazioa egin du BDZ taldeak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 25a, 10:37

Israelen genozidioa salatzeko ekintza egin zuen atzo, eguena, BDZ taldeak, Lidl supermerkatuan. "Bada oraindik supermerkatu bat egoera latz honen aurrean ez dena mugitu: Lidl", azaldu dute.

"Udan ere, genozidioak ez du etenik. Israel giza eskubideen urraketak egiten dabil bata bestearen atzetik, palestinar herria gosez eta egarriz hiltzen, gupida gabe tirokatzen... Palestinar herriaren garbiketa egiten dabiltza", nabarmendu dute. "Honen aurrean, eta herri presioari esker, gure herrian supermerkatu gehienek Israelen ekoitziak diren produktuak kendu dituzte euren apaletatik. Baina bada oraindik supermerkatu bat egoera latz honen aurrean ez dena mugitu: Lidl".

Hori dela eta, atzoko ekintzaren helburua Lupilu toallatxo higienikoak eta Medjoul datilak izan ziren. "Israelen ekoitziak direnez gero, produktu horiek erostean genozidioa eta giza eskubideen urraketekin kolaboratzen da. Hori salatzeko, umeen hilotzak utzi ditugu supermerkatuan. Genozidioaren eta giza eskubideen urraketen aurkako ekintza berri bat izan da".

Bestalde,  Palestinaren aldeko aldarriek erasoak jasan dituztela salatu du taldeak. "Boikotaren aldeko pankarta zein kartelek erasoak jasan dituzte, baita herritarrek eginiko mural eta aldarrikapenek ere. Argi dugu eta jakin badakigu, herrian bizi diren sionistak direla eraso horiek egin dituztenak. Beraz, argi ibili gaitezen, sionistak herritik aske dabiltza-eta", aldarrikatu dute.

Amaitzeko, adierazi dute "borrokan jarraitzeko indartsu" daudela eta kanpaina berriei ekingo dietela etengabe, "gure herria sionismo gabeko herria izan arte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak