Gospel emanaldia, abuztuaren 2an, Biteri plazan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 24a, 11:46

Cada Dia en Su Presencia, Biteri plazan.

Cada Dia en Su Presencia gospel abesbatza zortzigarren urtez jarraian Arrasatera itzuliko da, Un clamor bira nazionalaren baitan, eta kontzertua egingo du abuztuaren 2an, zapatua, 19:30ean, Biteri plazan. Sarrera doakoa izango da.

Un clamor bira Galizian hasi eta Iruñean amaituko du Cada Dia en Su Presencia gospel abesbatzak, eta hilabetean zortzi kontzertu eskainiko ditu; horietako bat, Arrasaten. "Eskariak bultzatuta, Gipuzkoan eta Gasteizen bizi diren taldekideek osatutako abesbatzaren euskal atala sortu dugu, eta errepertorioaren zati bat egokitu, euskara eta gaztelania uztartuz. Lurrarekiko maitasun-keinu gisa, irekiera-aurresku bat gehitu dugu", azaldu dute.

Errepertorioari dagokionez, askotariko doinuak plazaratuko dituzte: gospel ereserki tradizionala, aurreskua, jazza, soula eta R&B nota koloretsuak dituen gospel garaikidea. "Aurten, koreografia biziaz gain, taldeak 80ko hamarkadako nostalgikoentzat oso ezaguna den berrikuntza batekin harrituko ditu bertaratuak: Rivers of Babylon", nabarmendu dute.

Aniztasun horrek helburu bakarra dauka, taldekideen esanetan: "Adin eta aurrekontu guztientzako kalitatezko eskaintza kultural batean itxaropen eztanda bat eskaintzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak