San Bartolome jaiak ospatuko dira Uribarrin

Sara Lanz 2025ko abu. 18a, 10:00

2022ko Uribarri auzoko nekazal jaiak.

Uribarriko San Bartolome jaiak abuztuaren 23an eta 24an ospatuko dira, ekintza ugarirekin eta herri giroan.

Larunbatean, 11:00etan hasiko dira jaiak, txupinazoarekin. Egunean zehar haur eta helduentzako jarduerak izango dira: puzgarriak, triki-poteoa, auzo kantu bazkaria –izen ematea abuztuaren 13a aurretik, 680 70 08 18 zenbakira Whatsaapp bidez– eta gauean bertso saioa Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze eta Maider Arregirekin. Xabi Goia izango da gai-jartzailea.

Igandean, jolasekin, auzoko hildakoen omenezko mezarekin eta tortilla txapelketarekin emango diote hasiera goizari. Arratsaldean, festei agur esateko, mus eta umeentzako bolo txapelketak jokatuko dira. Gainera, bi egunetan zehar txosna zabalik egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak