Abuztuaren 30ean ospatuko dituzte Zarugaldeko jaiak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko abu. 12a, 11:49

Zarugaldeko jaiak, duela bi urte.

Afariko tiketak dagoeneko salgai daude Muxibar tabernan, Ennea jantzi-dendan eta 617 42 97 34 telefono zenbakian, Whatsapp bidez. Tiketak erosteko azken eguna abuztuaren 25a da.

Duela 12 urte hasi ziren Zarugaldeko jaiak berriro antolatzen. "Gure kalea aldatzen joan da harrezkero, eta baita jai batzordearen osaera eta indarrak ere. Aldaketak aldaketa, jai batzordekook tinko eusten diogu kaleko bizilagunoi elkartzeko, elkarrekin kontu-kontari aritzeko, dantzatzeko eta gozatzeko aukera eskaintzeko gogoari", azaldu dute. Horregatik, abuztuaren 30ean, zapatua, Zarugaldeko jaiak ospatuko dituzte.

Honako hau da egitaraua:

  • 19:00etan, Zeuk ein zeuk jan merienda (janaria bertan egongo da).
  • 19:30ean, bonba japoniarrak.
  • 19:45ean, buruhandiak.
  • 20:00etan, boloa.
  • 21:00etan, afaria.
  • 23:00etan, Akorde taldearekin, dantzaldia.
  • 23:30ean, zezensuzkoa.
  • 23:45ean, Akorde taldearekin, dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak