Ointxe taldea, Espainiako 3x3 Series Master Finalean

Txomin Madina Milikua 2025ko uzt. 23a, 18:47

Uztailaren 25ean eta 26an Tenerifen jokatu den txapelketan parte hartzeko gonbidapena jaso du Ointxe 3x3 emakumezkoen taldeak.  

Uztaila hasieran Zaragozako 3x3 Series txapelketan egindako lan onaren ostean, uztailaren 25ean eta 26an Tenerifen jokatu den 3x3 Series Master Finalean lehiatuko da Ointxe 3x3 emakumezkoen taldea.

Irene Murua, Naroa Zabala, Alazne  Canales eta Izar Bedia izango dira Kanariar Uharteetan lehiatuko diren Ointxeko jokalariak. Bertan, Espainiako 3x3 zirkuitu osoko onenak izango dituzte aurkari, FIBA mailan puntuazio altuena lortu dituzten taldeek parte hartuko dutelako txapelketan. Izar Bediak azaldu du badakitela txapelketa “gogorra” izango dela, baina gaineratu du, era berean, “ilusioz beteta eta duten dena” ematera doazela bertara.

Lau taldetan banatuta, hamabi talde ibiliko dira nor baino gehiago Tenerifen. Ointxekoek ostiralean jokatuko dituzte lehen bi partiduak, eta horietan egiten duten lanaren arabera sailkatuko dira zapatuan izango den azken fasera.

Txapelketa zuzenean jarraitu ahalko da sarean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak