Kamioi bat irauli egin da Kanpazarren, eta eragina du zirkulazioan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko uztailaren 22a

Kamioia Kanpazarren iraulita. Irudia: Iurretako suhiltzaileak.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, kamioi bat irauli egin da Kanpazarren, N-636 errepidean, Elorrio parean, Arrasaterako noranzkoan. 13:30ean izan da ezbeharra, eta eragina izaten ari da zirkulazioan, errail bat itxita baitago. Hala ere, ez da zauriturik izan, eta Ertzaintza garabiaren eta garbiketaren zain dago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak