Gonzalo Portugalen emanaldia, bertan behera

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 24a, 11:37

Gonzalo Portugal –ezkerretik hasita, bigarren– eta bere musika banda.

Arrasate Blues borobiltzeko, bi kontzertu zeuden iragarrita gaurko. Edozelan ere, euri iragarpenaren ondorioz, Gonzalo Portugalen emanaldia bertan behera geratu da. Suite Seda taldearen emanaldia Taupa tabernako arkupeetan egingo dute, 19:30ean.

Donostiako Suite Seda taldeak emanaldia egingo du gaur, eguena, 19:30ean, Taupa tabernako arkupeetan. "Bost musikarik jam sessionetan egindako topaketatik sortutako banda da, funka, soula eta diskoa estilo handiz uztartzen dituen proposamenarekin". 2024an Paranoia Funk eta Nassage singleak argitaratu zituzten eta, 2025ean, Frenesí, Criando Malvas Recordsek ekoitzita. Orain, uda amaieran aurkeztuko dute haien lehen EP osoa.

Zapatuan, gainera, 60. Donostiako Jazzaldian joko dute eta Arrasaten ariko dira aurrez, "zuzeneko zirraragarri eta dantzagarriarekin". Suite Sedaren biharko kontzertua, era berean, 2025eko Katapulta Tour Gipuzkoa programaren baitako 40 emanaldietako bat ere bada, Katapulta eta Arrasate Bluesaren arteko elkarlanaren bidez antolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak