Doctor Cordoba y Oro plazako jolas parkeko estalkia aldatuko dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko uztailaren 21a

Doctor Cordoba y Oro plazako jolas parkeko estalkia. Irudia: Arrasateko Udala.

Doctor Cordoba y Oro plazako jolas parkeko estalkia aldatuko dute, Arrasateko Udalak jakinarazi duenez. Gaurtik datorren astelehenera bitartean egingo dituzte lan horiek, "itogin arazoak" daudelako azken urteetan. Neinor SLU enpresa arduratuko da lan horiez, eta, bitartean, ezingo da haur parkea erabili. Parkearen alboko aparkaleku batzuk ere ez dira erabilgarri egongo, lanak egiteko makineria utziko baitute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak