Udarako plater gomendagarri bat: barazki salteatua

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko uzt. 19a, 14:26

Este meharra eta bihotza indartsu egoten dira udan eta horiek zaintzen laguntzeko bi plater prestatu dituzte gaur Arrasateko azokan, sukaldaritza tailerrean: entsalada eta barazki salteatua. Errastiko eskolako Naiara Uriarte izan dute irakasle. 

Udarako egokiak diren platerak kozinatzen ikasteko sukaldaritza tailerra egin dute goizean Arrasateko azokan, Errastiko eskolako Naiara Uriarte irakasle dutela. Kinoa, pepino, ahuakate eta meloi entsalada prestatzen ikasi dute batetik, eta barazki salteatua bestetik. Udako sukaldaritzaz ere mintzatu zaie Uriarte platerak prestatu bitartean: "Este meharra eta bihotza aktibo, indartsu, egoten dira udan eta zaindu egin behar dira. Barazki salteatua, adibidez, ona da horretan, gorputzari mugimendua ematen dio-eta. Baita jengibreak ere. Gorputza garbitu gura izanez gero, arbia ere bota ahal zaio salteatu honi".

Lekak, piper gorriak eta kalabazina dituen barazki salteatua prestatu dute, lekak diagonalean moztuta, piperrak tiratan eta kalabazina zatietan. Gogorrenetik hasita, banan bota dituzten zartaginera, olio pixka batekin: lekak lehenengo, piperrak gero –bizpahiru minututara– eta kalabazinak azkenengo. Denbora gutxi izan dituzte sutan, baina oraindik hortik erretiratu barik, gatz apur bat eta soja saltsa bota diote –aukeran–. Azken pausua izan da jengibrea birrintzea eta eskuetan estutua bere zukua barazki gainera botatzea. Sutik erretiratu eta zuzenean atera dute platerera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak