Trafikoa moztuko dute hainbat egunetan Santa Teresan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko uztailaren 18a

Doneztebe Portuko eta Santa Teresa kaleak berriro urbanizatzeko obren artean, asfaltatze lanak eta trafiko mozketak aurreikusten dituzte uztaileko eta abuztuko hainbat egunetan.

Honako egun hauetan moztuko dute trafikoa:

  • Uztailak 21 eta 22, Doneztebe Portuko kalea.
  • Uztailak 23 eta 24, Santa Teresa kalea.
  • Abuztuak 5, Doneztebe Portuko eta Santa Teresa kaleak.

Asfaltatze lanak iraun bitartean, 08:00etatik 18:00etara, ibilgailuen trafikoa etenda egongo da adierazitako kale eta egunetan. Bestelako azalpenik behar izanez gero, herritarrak Arrasateko Udaleko Obrak, Zerbitzuak, Mantentzea eta Auzoak sailarekin jar daitezke harremanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak