Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaia salatuko dute bihar

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 17a, 15:32

Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar, egubakoitza, 19:30ean, Seber Altube plazan. 

Espainiako Auzitegi Gorenak udalerri euskaldunetan euskaraz jarduteko eskubidearen kontra kaleratu duen sententzia dela eta, Arrasateko protokoloak kalera ateratzeko dei egin die euskaltzaleei. "Gure hizkuntza eskubideak urratzen dituen epaia eta VOX alderdiaren esku-hartze antidemokratikoa salatu behar dugu. Justizia eta lege-babesa euskararentzat!", aldarrikatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak