Urmugaren seigarren edizioa Arrasatetik igaro da

Itziar Larrañaga Sarasola 2025eko uztailaren 17a

Euskal Herriko lurraldeak mendiz eta musikaz lotzen dituen Urmuga egitasmoaren seigarren edizioko seigarren etapa burutu zuten atzo. Goizean, Urkiolatik abiatu, eta eguerdirako, Besaidera heldu ziren; hain justu, Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mugarrira. 

Iluntzean, Galiziako Chruinne taldeak Santa Barbarako Goikobalun eskainitako kontzertuarekin eman zioten amaiera jardunari. Izan ere, mendi ibilaldi musikatua da Urmuga, natura eta gizakia musikaren bidez harremantzeko helburua duena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak