Udalatx inguratzen duen ibilbidea egingo dute domekan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 15a, 16:56

Udalatx ezagutzeko mendi ibilaldia egin zuten apirilean, Besaideren eskutik.

Udala auzotik irtengo dira, 09:00etan eta parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da, nahiz eta doakoa izan.

Udarako hainbat ibilaldi gidatu antolatu ditu Udalak, "naturaz eta historiaren aztarnez jositako ibilbideetan barna". Parte-hartzea doakoa den arren, izena eman beharko da aurrez, udal webgunean edo honako bi telefono zenbaki hauetara deituta: 943 25 20 00 eta 619 48 57 67. "Ibilaldiak egokiak dira lagunartean edo familian egiteko", azaldu dute udal ordezkariek. Hurrengo irteera uztailaren 20an, domeka, egingo dute: Udalatxi bira. 09:00etan irtengo dira, Udala auzotik.

Horrez gain, beste hainbat ibilaldi egiteko aukera egongo da. Uztailaren 27an, Arrasate-Urkiola ibilbidea egingo dute; abuztuaren 10ean, Bedoña-Larriño; abuztuaren 24an, Udala auzoa-Gongetako meatzea; irailaren 14an, Hartzaren Urratsa ibilbideko Arrasate-Bergara etapa; eta irailaren 21ean, Arrasate-Arantzazu. Azkenik, ohartarazi dute Arrasate-Bergara "zailtasun handikoa" dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak