Barbakoa herrikoia eta nagusienei omenaldia, asteburuan, Toki Argin

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 15a, 09:52

Toki Argi, kanpotik ikusita.

Santa Marina auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan eta Toki Argi tabernak eta hango erretiratuen etxeko batzordeak egitarau txiki bat prestatu dute. Hala, nagusiendako meza eta herri barbakoa egingo dituzte, baita txinatar-jokoa ere.

Toki Argi tabernak eta hango erretiratuen etxeko batzordeak antolatuta, txinatar-jokoa egingo dute zapatuan, uztailak 19, 12:00etan, eta izen-ematea hamar euro ordaindu beharko da. Arratsaldean, ohiturari jarraituz, barbakoa herrikoia ere egingo dute, 19:00etan. "Giro bikaina egongo da, etxeko janaria eta konpainia paregabea. Su gorrian egindako jakiak, elkarrekin egindako barreak eta betiko maitasuna. Ez hutsik egin! Zatoz ondo pasatzeko gogoz eta gure komunitatearen alde topa egitera", nabarmendu dute antolatzaileek. Era berean, eskerrak eman dizkiete babesa eman dieten establezimendu guztiei.

Domekan, aldiz, meza egingo dute, Toki Argin bertan, 12:00etan hasita. Mezaz gain, aurreskua egingo diete nagusienei. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak