Eneko Barberena idazle arrasatearrarekin egingo dute eguazteneko Freskura solasaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko uzt. 14a, 11:00

Musakolako igerilekuan elkartuko dira parte-hartzaileak, 18:30ean. Arrasatearrak Suak erreko ez balu eleberriari buruz arituko da. Interesatuek gaur dute izena emateko azken eguna. 

Barberenak Suak erreko ez balu azken  liburuaren inguruan egingo du berba eguaztenean Freskura egitasmoko saioan. Aezkoan girotutako nobela beltza da.

Solasaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea eta gaur da horretarako azken eguna. Hemen zein Arrasateko bibliotekan edo Txatxilipurdi elkartean eman daiteke izena. 

Liburua irakurri nahi dutenendako eskuragarri egongo da Arrasateko bibliotekan, baita Freskurako igerilekuko txokoan ere. Salgai ere badago ohiko liburu dendetan. Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru-etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru-etxearen bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko.

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak