2025-2026 denboraldirako izen-ematea zabalik dauka Arrasate Atletiko Taldeak eskolarteko mailan. 2016-2017 urteetan jaiotakoak benjamin mailan ariko dira; 2014-2015 urteetan jaiotakoak, alebin mailan; 2012-2013 urteetan jaiotakoak, infantil mailan; eta 2011n edo lehenago jaiotakoak, azkenik, federatuen kategorian. Izena emateko, mezu bat idatzi beharko da j.o.ariznabarreta@gmail.com helbidera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.