Sukaldaritza tailerra egingo dute uztaileko azokan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 11a, 09:34

Uztailaren 19an egingo dute bertako produktuen azoka, Seber Altube plazan, eta ohiko produktuen postuez gain, Udako sukaldaritza freskagarria izeneko tailerra izango da.

Uda garaira egokitutako tailerra antolatu du Udalak uztaileko bertako produktuen azokarako. Modu horretan, udarako egokiak diren hiru menu prestatuko dituzte tailerrean:

  • Kinoa, pepino, ahuakate eta meloi entsalada.
  • Sandwich begetala.
  • Barazki salteatua.

Tailerra 11:00etan izango da, eta Naiara Uriartek gidatuko du (Errastiko ogia). Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, plaza mugatuak baitaude. Izena eman daiteke BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituta edo udal webgunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak