Abaroa elkarteak antolatuta, 96 bat herritarrek hartu dute parte txangoan. Briviescan hamaiketakoa egin ostean, Quintanilla del Agua herrira joan dira, Felix Yanezek diseinatutako Artlanza museoa bisitatzera. Ostean, Covarrubiasen bazkaldu dute eta bazkalostea dantzarako eta herria bisitatzeko baliatu dute. "Txango polita, eta eguraldi oso epela, Zorionak antolakuntzari", adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.