Txikitxu-Arrostaitzek urteurreneko zapiak, kamisetak eta jertseak jarri ditu salgai

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko uzt. 8a, 13:42

Txikitxu-Arrostaitzeko hainbat kide, urteurreneko erakusketan.

Dantza taldeak 55-35. urteurreneko zapiak, kamisetak eta jertseak jarri ditu salgai, eta horretarako galdetegi bat zabaltzen ari dira. Eskaerak egiteko azken eguna irailaren 1a izango da. 

Prezioei dagokienez, zapiak hamar euro balio ditu; kamisetak, hamabost; eta jertseak, hogeita bost. Ordainketa egiteko, transferentzia bat egin beharko da honako kontu korronte honetara: ES69 3035 0001 5200 1016 5865. Ordainketa agiria, era berean, txikitxuarrostaitz5535@gmail.com helbidera bidali beharko da.

Bestalde, urriaren 18an egingo dute urteurreneko ekitaldi nagusia, Uarkape pilotalekuan, eta laster jarriko dituzte gonbidapenak eskuragarri –doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak