Oporren ondoren eskaintza berrituaz etorriko da Arrasate Eskubaloi taldea, eta klubeko harrobiko taldeek ateak zabalik izateaz batera –2025-2026 denboraldirako izen-emate epea ireki dute–, aurtengo udako campusak abuztu amaieran eta irail hasieran egingo dituzte, Iturripen.
Gazteenendako campusa abuztuaren 25etik 29ra egingo dute (10:00-13:00), eta LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako ikasleei zuzenduta dago. Bertan izena emateko azken eguna abuztuaren 22a bizango daa, eta campuseko prezioa 35 eurokoa da (aeb@arrasateeskubaloi.eus edo 619 672 696 telefono zenbakira deituta, Josu Herrero da arduraduna).
Bigarren campusa irailaren 1etik 5era egingo dute, ordutegi berean, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleentzat. Kasu honetan, izena emateko azken eguna abuztuaren 30a izango da, eta prezioa ere berbera da.