Hain zuzen gaur, uztailak 7, betetzen dira 40 urte Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egin zutenetik, Imanol abeslariek emandako kontzertu baten ostean, bozgorailuetan gordeta. Eta ihesaldi hark eman zuen gero Sarri, Sarri abestia, Muguruza buru zuen Kortatu taldeak grabatua.