Bizikletak garbitzeko hiru gune berri jarriko ditu Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko uztailaren 7a

Euskararen plazako gunearen obrak.

Dagoeneko lanak hasita dituzte eta gune bakoitzak bi bizikleta garbitzeko lekua izango du. Aurreikuspena da irail bukaerarako erabilgarri izatea.

Maiatzean hasi zituzten lanak, eta azken asteetan hasi da instalazioaren eustorma nagusia ikustarazten. Bizikletak garbitzeko guneak honako hauek izango dira:

  • Iturripeko kiroldegiaren atzealdea –Loramendi kalea 6–.
  • Euskararen plaza.
  • Musakolako kiroldegi kanpoko belardia.

Obrak udan zehar amaitzea aurreikusten du Udalak, eta ondoren, garbiketa gunearen tresna guztiak instalatuko dituzte –garbiketa-eskuila, mangerak…–. Ondo bidean, hiru guneak irail amaierarako erabilgarri izatea espero du Udalak, eta orduan emango ditu zerbitzu berriaren inguruko xehetasun guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak