Dantzan eta kantuan lagunartean, Andaluzia gertu sentitzeko gogoz

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko uztailaren 6a

Rocioko Ama Birjinaren omenezko erromeria ospatzen ari dira Arruena parkean, giro "ederrean. Arrasateko Al-Andalus elkarteak gonbidatuta, besteak beste, Santurtziko, Barakaldoko, Santoñako, Laudioko, Errenteriako eta Irungo elkarteetako ordezkariak batu dira.

Ohiturari jarraituz, Santa Teresa elizan meza entzun ostean, prozesioan joan dira Arruena parkeraino, bidean hainbat geldiune eginez kantuan eta dantzan. Arruena parkera iritsita elkarte bakoitzarentzako atondutako karpan askotariko jakiak eta edariak dastatu dituzte eta baita dantzan egin ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak