Uztailaren 9an egingo du Arrasate Errugbi Taldeak batzar orokorra

Xabier Urtzelai 2025eko uztailaren 4a

ARTko zuzendaritzako taldea, 2022an.

Datorren asteazkenean, uztailak 9, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egingo du. Urtero moduan hitzordua Mojategiko bilera gelan izango da, 18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean.

Batzar orokorrean 2024/2025 denboraldiko nondik norakoak eta datorren ikasturterako proposamenak jorratuko dituzte egungo zuzendaritzako lagunek. Honetaz gain, galde-eskeen txandan, bazkideen zalantzak argitu eta hauen proposamenak ere jasoko dituzte. Errugbiaren munduan ohikoa den moduan, batzarrari hirugarren denborarekin emango diote amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak