Domekan, Zigarrolako Arruena parkeak Errozioko Erromeria hartuko du eta 09:00etatik 19:30 bitartean egongo da zertan gozatu. Goizeko bederatzietan harrera eta gosaria egingo dute Euskadiko hainbat herrietatik etorritako kultur elkarteekin, eta 09:45ean Salbe errozieroa kantatuko du Errenteriako Concha Rociera abesbatzak, Al-Andalusen egoitzan. Hala, 10:00etan eramango dute Rocio amabirjina erromesek lagunduta Al-Andalusen elkartetik Santa Teresa elizaraino, eta han lore eskaintza egingo diete.
30 minutu ondoren, Rocioko Amaren aldeko meza egingo dute Errenteriako Concha Rociera abesbatzak eta Lourdes Oncalaren sevillana dantza-taldeak lagunduta. 11:30ean, erromerian joango dira Arruenara, sevillanek eta kantuek lagunduta. Azkenik, 19:00etan, Blanca Paloma agurtuko dute eta jarraian emango diote amaiera erromeriari.
Aurreratu dute egun osoan zehar Andaluziako jakiak dastatzeko aukera egongo dela Arruenan; baita, sevillanak dantzatzeko ere. Parte-hartzaileei jantzi errozieroa eramateko eskatu diete.