Avesantes elkartearen bosgarren urteurrena ospatuko dute asteburuan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko uztailaren 2a

Avesantes elkartearen bazkaria, duela bi urte.

 Santa Teresako eta Doneztebe Portuko kaleko bizilagunen elkartea da Avesantes eta hainbat ekintza egingo dituzte uztailaren 4an eta 5ean, urtemuga borobila ospatzeko. Egubakoitzean, 19:00etan, ikurrina igota eta txupina botata ekingo diote asteburuari.

Honako hau da egitaraua:

Uztailak 4, egubakoitza

  • 20:30ean, Ikastolako patioan, txosnaren irekiera, musikaz girotuta.
  • 01:30ean, txosnaren itxiera.

Uztailak 5, zapatua

  • 10:00etan, Zigarrolako balkoira irteera.
  • 12:00etan, txosnaren irekiera.
  • 12:30ean, paella lehiaketa.
  • 14:30ean, auzo bazkaria, musikaz girotuta.
  • 17:30ean, umeendako jolasak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak