Ura eta itzala, eguneko preziatuenak

Goiatz Arana Begiristain 2025ko eka. 29a, 18:52

Egunak daramatza termometroak 30 graduz gaindi eta goitik ibili da gaur ere: arratsaldeko seietan, Arrasaten, Zarugalden eta Portaloian itzaletan dauden bi termometrok 36 gradu erakusten zituzten. Hutsik zeuden kaleak.

Beroarekin gogaituta, etxeko "freskuran" geratu dira herritarrak; eta kalera irtendakoek ez dute zalantzarik izan: itzala eta ura izan dira, kasu horretan, ezinbesteko bidelagunak. Udalako igerilekua jendez lepo egon da, eta haur askok herriko ur-parkeetara –Santa Barbarakora eta Villa Amparokora– jo dute, freskatzera.

Abisu horiak

Abisu horiak indarrean egon dira gaur, eta biharko eta etzirako ere iragarrita daude: Gipuzkoa barnealdean, bihar, muturreko tenperatura oso altuengatik, 12:00etatik 20:00etara, eta tenperatura altu iraunkorragatik, 00:00etatik 24:00etara; eta etzi, tenperatura altu iraunkorragatik, 00:00etatik 24:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak