Arrasateko erraldoien panpinak Kulturolan eros daitezke

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko eka. 28a, 09:30

Arrasateko erraldoien panpinak (Argazkia: Arrasateko Udala).

Arrasateko erraldoiek ere euren panpinak dituzte dagoeneko. Gaur, zapatua, jarriko dituzte salgai konpartsaren lokalean, Kulturolan, 11:00etatik 13:00etara. Pertsona bakoitzak erraldoien joko bakarra erosi ahal izango du.

Udalaren esanetan, duela urte eta erdiko elkarlanaren emaitza izan da: "Arrasateko erraldoiek oraindik ez zuten panpina, eta aurrerantzean aukera izango dute Euskal Herriko beste erraldoi eta konpartsek bezala, haurren jolas eta entretenimendurako erreferente izatea". Arrasateko Udalak 15.000 euro bideratu ditu ekimen honetara eta lehen ekoizpen honetan, erraldoi bakoitzetik 200 panpina egin dituzte; 800 panpina.

Gaur, zapatu, jarriko dituzte salgai konpartsak Kultorolako eraikinean duen lokalean: 11:00etatik 13:00etara. Pertsona bakoitzak joko bana erosi ahal izango du, hau da, lau erraldoiz osatutako jokoa. Prezioa da 20 euro panpina bakoitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak