Codigo eta lagunak, Arrasateko gaztetxean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko eka. 27a, 13:24

Jorge Neurotico baxu-jolea zena. Argazkia: Codigo Neurotico.

Kataluniako eta euskal musikarien taldearen kontzertua izango da uztailaren 3an, 22:00etan.

1981ean Terrassan (Katalunia), punkaren testuinguruan, sortu zuten Codigo Neurotico taldea Jorgek (baxua eta ahotsa), Sergiok (gitarra) eta Lolok (bateria), eta bi maketa gogoangarri eta hainbat disko grabatu zituzten. 1998an, taldeak atseden luzea hartu zuen, eta 2011n elkartu ziren berriz ere, 30. urteurrena ospatzeko asmoz, eta Arrasateko gaztetxean egin zuten kontzertu haietako bat. "2022an, tamalez, Jorge baxu-jolea hil egin zen, eta hura omentzeko Codigo & Friends izeneko emanaldia egin zuten Tropical Riot DIY jaialdian, haien jaioterrian. Orain, bi urte geroago, Codigo eta lagunak taldea Arrasateko gaztetxean izango da berriz ere, datorren asteko eguenean, uztailaren 3an, Kataluniako eta Euskal Herriko lagunez inguratuta, bizitza eta laguntasuna ospatzeko", azaldu du kontzertuko antolatzaile taldeko kide Iker Barandiaranek.

Sarrera bost euro da, eta, kopuru mugatua agortu bitartean, aurrez eskuratu gura duenak codigoetalagunak@gmail.com helbidera idatzi behar du, eta kontzertuaren egunean gaztetxeko leihatilan izango dira, 21:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak