Blues doinuek hartuko dute Arrasate, uztailaren 3an hasita

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 27a, 14:00

Mingo Balaguer eta Danny del Tororen kontzertua, iazko Arrasate Blues jaialdian.

Blues estiloko askotariko kontzertuak egongo dira uztailean herriko hainbat txokotan.

Datorren asteko eguenean, uztailaren 3an, hasiko da Arrasate Blues jaialdia. Uztailaren 24ra arte iraungo du eta askotariko ekintzak egongo dira ekimenak irauten duen bitartean. Herriko Plazan hasiko da jaialdia, 19:30ean; hain zuzen ere, BB Harper musikariaren emanaldiarekin. Bluesean eta harmonikan oinarritutako emanaldia da BB Harper artistarena, eta zuzeneko musika sortzen du harmonika, perkusioa eta soinu efektuak uztartuta. Antolatzaileek diotenez, "askotariko estiloetako kantuak berrinterpretatzen ditu; betiere, bluesaren funtsa lehenesten".

Emanaldiaren ostean, aurtengo edizioko kamiseta aurkeztuko dute. Ibai-arteren presidente Jon Apraizek herritarrei gonbidapena egin die "jaialdiaren bueltako ekintzetara" batu daitezen.

Egitarau osoa, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak