Amiantoarengatik hildako langile baten familiari kalte-ordaina eman beharko dio Gelmak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko eka. 26a, 16:16

Asviamie elkartearen elkarretaratze bat. Irudia: Asviamie.

2009an hil zen gizonezkoa, "lan-jarduerak eragindako biriketako kartzinoma baten ondorioz", Asviamie elkartearen esanetan.

Amiantoarengatik hildako langile baten emazteari eta semeari 261.304,94 euro ordaindu beharko dizkio Arrasateko Gelma enpresak, Eibarko Lan Arloko Epaitegiaren aginduz, Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak jakinarazi duenez. Haren hitzetan, Elma SA enpresarendako aritu zen lanean 1966tik 1987ra, eta, ondoren, 1987tik 2007ra, Gelmarendako. "Bada, amiantozko plantxak eta labeak zeuden bietan, baina enpresetako batean ere ez zegoen aireztapen-sistemarik edo beharrezko beste segurtasun-neurririk". Hala, Gizarte Segurantzak iaz ondorioztatu zuen gizonezkoari 2009an heriotza eragin zion biriketako kartzinoma lan-jardueraren ondorio zela.

Elkartea "pozik" dago epaiarekin, "prebentziozko arau-hausteak eta biriketako minbizi askok duten lan-jatorria ezkutatzeko saiakerak zapuzten" dituela iritzita, "bereziki fundizioetako langileen artean". Horrenbestez, uste du enpresak eragindako kalteak ordaintzeko unea dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak