Sanjuanetako jaialdian, Murua eta Aldabe nagusi (22-20)

Xabier Urtzelai 2025ko eka. 23a, 09:34

Pilotari gazteen norgehiagokarekin hasi dute San Juanetako pilota jaialdia, eta gazteen erakustaldian arrasatearrek –Zubia eta Osoro– ezin izan dute norgehiagoka irabazi (22-12). Ondoren bai, jaialdiko partidu nagusian Muruak eta Aldabek lortu dute garaipena (22-20).

San Juan jaien barruan antolatutako pilota jaialdia amateur mailako norgehiagoka batekin hasi dute, eta hor Zubia eta Osoro arrasatearrek galdu egin dute Arrieta-Zuazo bikotearen kontra. Partiduko lehen zatian parean egon dira indarrak, baina kanpotarrek abantaila lortu dutenean etxekoek ezin izan diete eutsi (22-12).

Partidu nagusian, berriz, Muruak eta Aldabek Exposito eta Eskuza izan dituzte aurrean. Lehenengo tantoetan gorriak hasi dira agintzen, baina urdinek norgehiagoka berdintzea lortu dute, eta lehia parekatuan Murua eta Aldabe lehenago iritsi dira 22ra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak