Pista berrituko lehenengo hitzordua Mojategin

Xabier Urtzelai 2025ko eka. 22a, 13:38

Badatoz aire libreko denboraldiko hitzordu garrantzitsuak, eta Arrasateko atletismo taldeak antolatuta parte-hartze libreko saioak egin zituzten atzo Mojategin –atletek pista berritua estreinatu ahal izan zuten–. Hala, hainbat klubetako ordezkariak izan ziren bertan euren markak ontzeko helburuarekin.

Zapatuan Mojategiko pista berritu ondorengo lehenengo proba ofiziala jokatu zuten, eta parte hartze libreko saioa izan zen. Hala, Euskal Herri osotik etorritako 140 atletaq izan ziren, 74 gizonezko eta 66 emakumezko. Hauek izan ziren Arrasate Atletikoko emaitzak:

400metrotako lasterketan

  • Seckou Sissoko       50,15
  • Asier Bueno            55,95

100metrotako lasterketan

  • Ane del Fresno  12,74
  • Ane Lopez          13,60 (marka pertsonala ondu zuen)
  • Maren Aperibai     14,50
  • Lucia Dueñas  14,44
  • Nora Ruiz    14,50
  • Mara Bueno       14,98
  • Oihan Zulueta 11,13
  • Aitor Uranga 11,55
  • Iker Menor    11,63
  • Danel Ruiz     11,70
  • Julen Hierro     12;82
  • Iñaki Gonzalez    13,32

1.000 metrotako lasterketan

Elene Kortabarria       3,30,30
 
Domekan, berriz, 200 metrotako lasterketan Oihan Zuluetak 22.52ko marka egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak