Emakumezkoei zuzendutako autodefentsa saioak egingo dituzte

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 20a, 12:29

Uztailean egingo dituzte autodefentsa eta judo saioetako ate irekiak; aurrez izena eman behar da.

Arrasateko Judo Elkarteak emakumezkoei zuzendutako autodefentsa ikastaroak egingo ditu datorren ikasturtean. Ikastaro horietan parte hartzeko edo autodefentsa zertan oinarritzen den ezagutzeko helburuarekin, ateak irekiko dituzte uztailean. Hain zuzen ere, herriko emakume guztiei irekita egongo dira ate irekietako saioak, eta Julio Gallegok gidatuko ditu. Gallegok 40 urtetik gorako esperientzia du judoan; judoko seigarren dan-a –gerriko beltzaren maila– eta jiu jitsu arte martzialeko hirugarren dan-a ditu. Gainera, Euskal Federazioko defentsa arloko arduradunetako bat da. Autodefentsako ate irekiak ostegunetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Horrez gain, judoko ate irekiak ere egongo dira, astearteetan eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean. Izena eman nahi duenak 600 37 18 96 telefono-zenbakira deitu beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak