Hamar gurasotatik hiruk atzeratu nahi dute eskuko telefonoa emateko unea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko eka. 19a, 14:57

Bi gazte eskuko telefonoarekin.

Lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleen gurasoei pasa die galdetegia Arrasateko Altxa Buruak, eta %36k erantzun du; horrenbestez, ez dakite gainontzekoen ustea zein den. 

Eskuko telefonoaren erabileraren inguruko galdetegiko emaitzen berri eman du Altxa Buruak, eta honako hauek dira jasotako datuak: bosgarren mailako gurasoei dagokienez, %33k erantzun du, eta horietatik ia denek –zehazki, %98k– hartu du adingabeei telefono mugikorra emateko momentua atzeratzeko konpromisoa; seigarrenekoen artean, berriz, gurasoen %39k erantzun du, eta %84k hartu du konpromisoa.

Hala, emaitzak aztertu ondoren, taldekideek ondorioztatu dute hamar gurasotatik hiruk atzeratu nahi dutela eskuko telefonoa emateko unea, baina badira zehaztasun gehiago mailaz maila: "Bosgarren mailako gurasoen kasuan, ez dakigu zer nahi duten hamarretik zazpik, ez dugulako informaziorik; seigarrenekoen artean, hamarretik batek ez du momentua atzeratu nahi, eta gainontzeko seiei dagokienez, ez dugu egin nahi dutenaren inguruko informaziorik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak