Israelgo jatorria duten produktuen aurkako boikot eta presio kanpaina egiten dabil BDZ taldea azken hilabeteetan, eta "eraginkorra" izaten dabilela adierazi du. Horren adibide aipatu ditu Douglas dendatik Alma marka israeldarra erretiratzea; herriko fruta dendatik, Israeletik inportatutako datilak, patatak, laranjak eta ahuakateak; eta Alcampo, Zigarrolako Eroski, BM eta Eroski City supermerkatuetatik "seinalatutako" produktuak kentzea.
Taldeak gaineratu du lanean jarraituko duela, "Israelekin harreman oro eteteko borroka eta aldarria egiten". Hain zuzen, horregatik deitu dute manifestazioa: hilaren 20an, egubakoitzean, izango da, Maiatzaren 1a plazatik abiatuta, 18:30ean.