Garazi Sagasta da Elkartasun Eguneko zozketako saritua

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko eka. 18a, 09:36

Teresa Haran (Harreman), Garazi Sagasta (irabazlea), Javi Inda (Ibai-Arteko presidentea) eta Andoni Uribeetxeberria (Harreman). (Argazkia: Harreman).

Tonbolaren zenbaki sariduna 3.309 izan zen, eta Garazi Sagastari egokitu zitzaion. "Pozez gainezka" hartu du saria, hain zuen, Ibai-arte merkatarien elkarteko dendetan gastatzeko 300 euroko bonua. Halaber, panelen egitasmoa "oso modu positiboan" baloratu du Harremanek.

Ekainaren 7ko Elkartasun Egunak hainbat gobernuz kanpoko erakunde bildu zituen Arrasaten: Oñatiko Hotz, Zehar, Aita Mari, AMS, SERSO, Inmigranteen Talde Pastorala, Centre Delás D’estudis per la pau, Bake-Ekintza Antimilitarista eta Harreman. "Herritarrak informatzeko, sentsibilizatzeko eta, bereziki, munduan dauden gatazka ugarietan gerraren ondorio latzak pairatzen dituzten pertsonei gure elkartasuna adierazteko helburua izan genuen".

Aurten, berrikuntza gisa, panelen ekimena gauzatu dute eta hark izan duen harrera ona azpimarratu du Harremanek. "Maider Morras alkateak inauguratuta, panel bat jarri genuen herritarren eskura, gatazka armatuek eragiten dizkieten pentsamendu edo erreflexioak islatzeko, eta erantzuna berehalakoa izan zen. 300 mezu inguru jaso genituen, eta panelean itsatsi zituzten herritarrek", azaldu dute Harremaneko kideek. "Mezuetan hausnarketa ugari utzi zizkiguten: indarkeriaren gaitzespena, horrek eragiten duen frustrazioa, bide baketsu eta elkarrizketaren garrantzia, elkartasuna, eta gerrarik gabeko mundu bat eraikitzearen nahia".

Tonbolarekin, 3.825 euro

Tonbolaren zenbaki sariduna, esan moduan, 3.309 izan zen, eta Garazi Sagastari egokitu zitzaion. "Pozez gainezka" hartu zuen saria, hain zuen, Ibai-arte merkatarien elkarteko dendetan gastatzeko 300 euroko bonua.

Harremanek eskerrak eman dizkie parte hartu zuten guztiei, baita Ibai-arteri ere. "Beste behin ere, emandako laguntza paregabea izan da: 250 opari baino gehiago eta 300 euroko sari berezia. Eskerrik asko!".

Tonbolako 4.000 txartelak "berehala" agortu zirela nabarmendu dute Harremaneko kideek. "Guztira, 3.825 euro bildu dira, eta Ankur harrera-etxera bideratuko dugu kopuru hori. Bertan, 200 neskato, gure laguntzarekin, bizitza duina eta errespetagarria izateko prestatzen ari dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak