AED elkarteak dinamizatzaile bat behar du

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko ekainaren 17a

Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak lan-eskaintza bat egin du. Izan ere, gazte eta kultura proiektuak kudeatzeko dinamizatzaile bat behar dute. Interesa dutenek, curriculuma bidali beharko dute aed@aedelkartea.eus helbidera.

AED elkartetik adierazi dutenez, eguneko lau orduko lan-kontratua izango litzateke, ordutegi malguarekin, eta "beste eginkizun batzuekin bateragarria". Eskakizunei dagokienez, euskaraz ondo idaztea, C1 maila edo antzekoa izatea eta talde-lanean aritzeko gaitasuna eskatzen dute.

Halaber, baloratuko dute Arrasateko kulturgintza eta euskalgintza ezagutzea; gazte eta kultur dinamizazioan eskarmentua izatea; eta sare sozialetan edo webguneen kudeaketan eskarmentua izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak