Hainbat sari banatu dituzte Mondrate Egunean

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko eka. 15a, 11:01

Mondrate Eguna ospatu zuten atzo, zapatua, eta, besteak beste, sariak banatzeko aprobetxatu zuten. Musakolako San Isidro plazan egin zuten sari banaketa ekitaldia. Eguna "oso ondo" joan zela nabarmendu zuen taldeko kide Iker Uribesalgok. 

Goizean lagunarteko partidu batzuk jokatu zituzten, Mondrate Egunari hasiera emateko, eta taldea babesten duten tabernei keinutxoa egin ostean, San Isidro plazan bazkaldu zuten. Ondoren, esan moduan, sariak banatu zituzten. Honako hauek izan ziren saridunak:

  • Infantil mailan:
    • Golegile nagusia: Aritz Vazquez.
    • Jokalari onena: Oier Vazquez
    • Konpromisoaren saria: Jone Diez.
  • Kadete mailan:
    • Golegile nagusia: Matias Fernandez.
    • Jokalari onena: Aner Galiot.
    • Konpromisoaren saria: Ugaitz.
  • Gazte mailan:
    • Golegile nagusia: Oihan Martinez.
    • Jokalari onena: Danel Outeriño.
    • Konpromisoaren saria: Hegoi Azkarate.
  • Bigarren taldean: 
    • Golegile nagusia: Ibai Apaolaza.
    • Jokalari onena: Urki Garitaonandia.
    • Konpromisoaren saria: Joseba Rodriguez .
  • Lehen taldean:
    • Golegile nagusia:Iker Uribesalgo.
    • Jokalari onena: Jonatan Barrionuevo.
    • Konpromisoaren saria: Elvis Ronaldo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak