Odriozola harategiko eta Haizea tabernako tripakien egileek irabazi dute txapela

Oihan Loiti Iraola 2025ko eka. 14a, 21:07

Gipuzkoako Tripaki Lehiaketaren III. edizioa eta Debagoieneko Lehen Tripaki Lehiaketa ospatu dira Arrasateko Seber Altube plazan. Azpeitiko Odriozola harategiko eta Elgetako Haizea tabernako tripakien egileek irabazi dute txapela.

Gipuzkoako 21 harategik hartu dute parte III. edizio honetan, eta Debagoieneko zazpi jatetxe edo taberna lehiatu dira lehen aldiz eskualdeko tripaki plater onenaren egileak izateko esperoan. 

Epaimahaia bost lagunek osatu dute

  • Josema Azpeitia, gastronomia-kritikaria.
  • Asier Antia, Ezkina tabernako sukaldaria.
  • Mailu Odriozola, harakina eta Ederto-Harakeleko ordezkaria.
  • Belen Lobo, harakina eta Ederto-Harakeleko ordezkaria.
  • Eñaut Arriaran, Arrasateko Udaleko zinegotzia.

Tripakien kalitatea ebaluatzeko hainbat irizpide hartu dira kontuan: osagaien hurbiltasuna, konbinazioa, plateraren itxura, zaporea eta testura.

Azpeitia eta Elgeta

Gipuzkoako harategien kategorian:
  1. Valentín Odriozola Agirrezabal, Odriozola harategia (Azpeitia).
  2. Patxi Arangiz Oiarbide, Oiarbide harategia (Beasain).
  3. Xabier Gaztañaga Fernandez, Iosu harategia (Aretxabaleta).

Debagoieneko jatetxe eta tabernen kategorian:
  1. Haizea Taberna (Elgeta).
  2. Ezkina Taberna (Arrasate).
  3. Gurea Taberna (Aretxabaleta).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak