Sormena herriarekin eta herritik partekatzeko grinetik abiatuta, Okil ekitaldia

Oihan Loiti Iraola 2025ko eka. 14a, 13:58

Debagoieneko hainbat artistak elkarlanean sortu dute Okil ekimena Arrasateko Dirdir espazioan. 

"Debagoienan industria eta kooperatibak bai, baina sormenak nekez egun du bere bidea eskualde honetan." Horri erantzunez izendatu dute ekitaldia: okila, "eskualdeko herriak gurutzatzen dituen Deba ibaian bizi den txoria; industriak kutsatutako ibaia izanik ere, emankor datorrena". Hala ikusten dute Debagoieneko sormena, "emankor, zer eskainiarekin eta zer esanarekin."

Goizeko 10:00etan ireki ditu ateak sortzaileen azokak, eta honako artisten postuak aurkitu ahal izan dituzte bertaratutako herritarrek: MIAU Estudioa (autoedizioa), Nolabait Ilustrazioak (ilustrazioa), Dirdir Bitxiarte (bitxigintza), Olaia Benito (ilustrazioa), Jowon (arropa kustomizazioa), Maule MG (arropa) eta Zintzilik (joskintza).

Azokaz gain, pin tailerra egin  dute goizean. Arratsaldean, berriz, Ane Zuazubiskarrek eta Maria Osesek poesian oinarritutako ikuskizun bat aurkeztuko dute lehen aldiz. Ekitaldiari amaiera emateko, pintxo-potea izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak