Gaur arratsaldean, goraino bete den Arrasateko San Frantsizko elizan, Salve Solstitium kontzertua eman dute orkestrak, Goikobalu abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak. San Juanei ongietorria emateko kontzertua hirugarren aldiz egin dute, eta gaurkoan, Goikobaluko zuzendari Iñaki Maidaganek Txomin Maidagan semeari pasa dio kontzertua zuzentzeko batuta. Bideoan dago jasota, kontzertuaren hasiera, San Juan zortzikoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.